"Etxarri" kanpina izagurrizko haritzak (Quercus robur) ikus ditzakegun hariztian kokaturik dago.
Zer da?
Bi bidexken artean dagoen eremua dugu, Etxarri Aranatzeko "Beheko Basoan" barne dagoena. Zenbait zatitan "Ibilbide Botanikoa"rekin (SL NA 134) bat egiten du gure ibilbideak, 5 km inguru luzera duena.
Zer aurkituko dugu?
Haritz itzelak, haritz hauek errespetatu egin ziren baso mozketean, bai ikusgarriak zirelako bai basoaren berreraketari laguntzeko asmoz. Itxura bitxiak edota tamaina handiko haritzak ditugu hauek, Naturaren ale bereziak: mantentzea, zaintzea eta errespetatze lortuko ditugunak ezagupenaren ondorioz.
Haritz zehatz batzuk aipatzen ditugu gidatxo honetan, baina ibilbide osoan zehar adi egotea gomendatzen dugu, aipatutakoak baino kalitate gutxiagokoa ez diren haritzak baitaude.
IBILBIDEA
Kanpinaren eskubitik ateratzen den pistan zehar joango gara.
Aurrera eginez, bidegurutzetik jeisten den pistara abiatuko gara; bidegurutze horretatik LEHENGO HARITZA ikustea izango dugu, eskubidean dagoen alanbrezko hesiaren barnean: enbor lodia eta besoak altxatuta dauzka.
Jarraituko dugu, basoaren barna sartzeko norabidezko postea ikusi arte. BIGARREN ZUHAITZera helduko gara, Ibilbide Botanikoaren. (I.B) barne dagoena. Bere oinean 49 zenbakia duen postetxoa du. Bi zuhaitz direla ematen badu ere, bakar bat da: bi "anaia" tximista batek banandurik edo. Ezkerrekoak 10 metroetako altuera du eta 4.80 mtako perimetro normala (oinetik 1.30 metroetara). Besteak 12 mtako altuera eta 4.50 mtako perimetroa du.
Bidegurutze bateraino jarraituko dugu; bertan eskubira jotzeko esaten digun norabidezko postea ikusiko dugu (I.B. ezkerrean utziko dugu). Gailurrari jarraitzen dion bidexka utzi gabe, eta seinaleak jarraituz. HIRUGARREN eta LAUGARREN ZUHAITZAK ikusiko ditugu: haritza eta pagoa "elkarrizketan" norgehiagoka. Haritzak 15 mtako altuera eta metro bateko diametroa du.
Metro gutxietara ibildeko haritzik handiena izan litekeena, gure BOSTGARREN ZUHAITZA: 21 mtako altuera, 8 mtako perimetroa eta adaburuko diametroa 21 mtakoa duena.
Bidera itzuliko gara, norabide aldaketa (eskubira) seinalatzen digute marrei kasu eginez.
Igoera leun batek lehen geunden bidera eramango gaitu. Horretan jarraituko dugu, bidexka batzuk eskubidean bazterturik utziko ditugularik. Zelai batera jeitsiko gara, gure ibilbideak "I.B" bat egiten duela berriro. Esaten zaigun bezala, eskubira joko dugu, SEIGARREN ZUHAITZera heldu arte. Bere oinean 36 zenbakia duen postetxoa dago. Hemendik etorri garen bidetik itzuliko gara, bi ibilbideek bat egiten duten lekuraino.
Berriro "I.B." an gaude. Ibilbide honetan zehar bi gezi dituzten markak ikusiko ditugu. Zenbait zuhaitz ikusi ahal izateko bidetik sartu eta atera egin beharko dugula esan nahi digute. Horrela ZAZPIGARREN (37 zenbakidun postetxoa), ZORTZIGARREN (38 zenbakidun postetxoa) eta BEDERATZIGARREN (44 zenbakindun postetxoa) ZUHAITZAK ikusteko parada izango dugu.
Honako neurri hauek dituzte:
ZAZPIGARRENAak: Altuera 15,70 m: Perimetroa: 10,10 m; Oineko perimetroa: 11,60 m. ZORTZIGARRENak: Bi "hanka " ditu, 3,5 eta 5,7 m neurtzen duela bakoitzak. Bi hanken artean 1,75 m dago.
BEDERATZIGARRENak pago gazte bat babesten du, bere 11,80 mtako perimetro barruan.
Behin bidera itzuliz gero, erreka baino metro gutxi batzuk lehenago norabidezko posteak "I.B." uzteko esaten digu. Haritz handiez betetako zelaia zeharkatuko dugu gero pistaraino jeitsiko garela. Pistaren beste aldean langa berde bat ikusiko dugu. Haren beste aldean 50 mtara ezkerrean, gure HAMARGARREN ZUHAITZA ikusiko dugu. Ikusiko dugunari neurriak gehituko dizkiogu: 16 mtako altuera, 12 mtako perimetroa, adaburuko diametroa 21 mtako LANGA ITXITA MANTENDU BEHARRA DAGO.
Pistar itzuliko gara eta 200 metroetarra bi norabide markatzen dituen gezia ikusiko dugu. Ibilbideko azken zuhaitza, "TRIPODE" izenekoa non dagoen adierazten digu. Eskultura egiten botra zen zuhaitz hau eta bertan geratu da handik ateratzea izan arte.
Hemendik pistak abiapuntura (kanpinera) eramango gaitu.
A partir de aquí, la pista nos encamina al punto de partida.